
Gardentasuna
Gertutasuna
Berdintasuna
Kohesioa
Aniztasuna
Elkarlana
Ez-hierarkikoa
Euskarari lehentasuna
Agroekologiara bidean
Gure bizitza aldatzeko Ermuko herritar batzuek sortutako proiektu kolektibo eta soziala da ZukAldatu. Baserriak indartu eta bertako produktuak merkaturatzeko gunea da, hauek baitute lehentasuna eta bestela ekologikoak edo bidezko merkataritzako produktuak izango dira.
Ez dugu denda hutsa izatea nahi. Proiektu ezberdinen sorburu izango den gune bat sortu nahi dugu, harreman sare berria sortzeko gunea: elikaduraren, energiaren, kontsumoaren eta beste hainbat alorretako tailerrak emateko gunea. Baita inguruko elikaduran gabeziak antzeman eta elikadura burujabetza oinarritzat jarri.
ZukAldatu era kolektiboan eta partaidetza oinarritzat hartuta sortu da. Ekoizleetatik kontsumora arteko zikloaren jabe izango gara. Kontsumo ohituren aldaketa bat egingo dugu: elikadura osasuntsua eta tokikoa eskainiz. Sentsibilizazioa landuko dugu eta kutsadura murriztu: karbonoaren aztarna, plastikoa neurrian…



